XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarri izango zare
naigabez jausita,
ez gogo ta ez indar,
biotza ausita;
baiña beian erria
menpe ikusita,
zabal egi-egoak
etxean asita
.

Maitasun askatzeak
gerra dau ekarten,
beti ez dira bakez
erriak izaten;
lagundu egiari
bidea eruaten,
bakea nai badogu
lortu egun baten
.

Kanpoko lurrentzako
mixio indarra
urrunean da beti
gogor zoritxarra
eta geure errian
zotin ta negarra,
ez al daukagu emen
mixio bearra
.

Semeak ama
ezin ukatu iñola;
badakizue Larran
begira dagola,
bere erriagaitik
malko dariola,
errien alde eskatzen
biotz ta odola
.

Eskapularioa
zeuen bularrean
eskudo bat bezela
toki ederrean,
zer lan naikoa dago
gaur zuen aurrean
euskaldun izanagaz
euskaldun lurrean
.

Maitasuna ta egia
zuen irrintzian
erria maitatuaz
erritar antzian
berari eskeñita
lanbide bizian:
kristo ezta maitaten
errian ezian
.

Erri maitale jator
aurrelari izan,
nundik nai eta beti
egi utsa esan.
Kristo lez askatzaille
biurtu gaitezan:
gu askatzeko bera
kurutzean il zan
.